Multilingual Folk Tale Database


Information

Author: Wentworth Webster - 1877

Narrated by Gaña haurra

Original version in Basque

Country of origin: Spain
  - Region: Basque Country

Translations

There are no translations available for this story

Add a translation

Apezak

Wentworth Webster

Asko munduan bezala baziren jaun andre batzuek. Apezek afizione handia zuten bisitan ibiltzen. Jaun andreek ideian pasatu zuten behar zutela zenbeit sos kendu. Eta jauna ethorri zen koleran bezala, behar zuela labia piztu. Eta aphezak heldu balin bazien, labean sartu.

Egun batez, aphezak han zirelarik ethorri zen koleran. Erran zion andreari:

—Maria, higi adi fite. Labia piztu behar dinau.

Jaun erretorak erran zuen:

—Non sarthuko naiz?

—Labian.

Eta bikarioak:

—Non sarthuko naiz?

—Barrikaren barnian.

Eta erran zion Mariari bikario batek:

—Othoi libra nazazu!

Erraten zion:

—Zenbat emanen duzu? Bortz ehun liberetan libratuko zaitut.

Bertziak erran zion Mariari:

—Othoi libra nazazu!

—Zenbat emanen duzu?

—Lau ehun libera.

Eta arte hartan, labea piztu zuen jaunak othe adar batekin eta jaun erretora atheratu zen kriolaka.

Gero handik igandian gan zen Maria urguillu handian eta bezperak onduan apezak jautsi ziren aldaria beheiti. Batek erran zion bertziari:

—Orduz goitiko Mariaren urguillu handia! Bertze horrek bazakik hire eta nere moltsaren berria.

Jaun erretorak:

—Zuek bezala nik izan banu dirua ez nuen izanen gibeleko aldia errea.