Multilingual Folk Tale Database


Information

Author: Wentworth Webster - 1877

Narrated by Stefana Hirigaray

Original version in Basque

Country of origin: Spain
  - Region: Basque Country

Translations

There are no translations available for this story

Add a translation

Alarguntsa

Wentworth Webster

Behin batez bazen jaun bat arras gaitza. Hamabortz hamasei aldiz alargundua zen. Eta egun batez gaten da xato eder baterat. Han atzematen du andre gazte bat. Hain pulita zen non arras gustatu baitzen eta jaun harekin egin zituen ezkontzeko adiskidantzak. Eta ezkondu ziren.

Jaun harek bere palaziorat gan zuen eta hura, hamazazpigarrena, hil zuen. Oraino bertze hiru atzeman zituen eta hirurak hil zituen. Hola, jaun hori hogoi aldiz alargundu zen arras denbora laburrez.

Hain pulita eta gaztea baitzen atzematen du bertze andre gazte bat eta esposatzen da hogoi eta batgarrenarekin. Egun batez ematen diozka hamabi gakho eta erraten dio:

—Hameka gakho hautaz irekazu hameka ate, bainan hamabigarrena ez hunki.

Idekitzen ditu hameka athe, bainan hain toki ederrak ikhusi baitzituen, arras kurius zen. Hamabigarrena idekitzen du eta ikhusten ditu hogoi andre hilak eta gakho hura erortzen zaio odol putzu batetarat eta ez zitaken garbi. Eta jaunak dixidatua zen gako hura hunkitzen bazuen, haren biziak in zuela. Eta hari zen bethi bere gakhua garbi eta garbi, eta ez zuen garbitu.

Zer iten du? Bere anaieri eskribatzen du. Eta bere jauna arribatzen zaio eta erraten dio:

—Ibili dun gakho hau!

—Ez. Ez diat hunkitu!

—Bai ibili dun eta presta hadi hiltzeko.

—Utz nazak othoi esposeko abilamenduak jaunzterat.

Erraten dio:

—Bai, uzten haut, bainan fite presta hadi.

Badoha prestatzerat eta aditzen ditu jaunaren oihuak. Erraten dio:

—Prest haiz?

—Soinak jaunzten hari nauk.

—Prest haiz?

—Utz nazak istant bat.

—Prest haiz?

—Soinian kurtzetatzen ari nauk.

—Prest haiz?

—Galtzerdien ematen hari nauk.

Eta zagoen maiz leihotik beira heian bere anaiak ikusiko ote zituen.

—Prest haiz?

—Hago istant bat, botinen ematen hari nauk.

—Prest haiz?

—Buruaren arrimatzen6 hari nauk.

—Prest haiz?

—Utz nazak koronaren arrimatzerat.

Eta ikhusten du bere hiru anaiak heldu zaizkola oihan batean, zaldiz, arras urrun. Eta aditzen du berriz ere:

—Prest haiz?

—Heldu nauk istantian. Heldu nauk.

—Heldu haiz, edo heldu naun?

—Ez haila ethor. Nehori ethorriko nauk.

Eta andere hura eskaleran behereko mailan, hiletik errestan zaramakolarik bere jaunak, arribatzen zaizko bere hiru anaiak. Jaun horri khentzen diote haizkora eskutik eta hartzen dute jaun hura preso, eta andrea gelditu zen etxe hartan nausi, bere hiru anaiekin.