Multilingual Folk Tale Database


Information

Author: Wentworth Webster - 1877

Narrated by Catherine Elizondo

Original version in Basque

Country of origin: Spain
  - Region: Basque Country

Translations

There are no translations available for this story

Add a translation

Baligua gure aita eta agur mariarena

Wentworth Webster

Asko munduan bezala baziren jaun andre batzuek. Arras aberats aberatsak ziren. Jauna untzitako kapitaña zen. Bazituzten bi mutiko ttiki. Jaun hori arras karitatosa zen: aste guziez ethortzen zen gizon xahar bat gure aita eta agur maria erraterat eta jaunak ematen zigoen amoñia. Jaun hura badoha untzitan eta gure gizon xaharra heldu da bere usaian eta andreak erraten dio:

—Ez du balio ethortzea gehiago. Nik erranen dut gure aita eta agur maria hori.

Eta egortzen du deus eman gabe.Pobre gaxo harek ez du ahanzten zoin egunez egorri duten deus eman gabe. Jaun kapitain harek izaten du egun batez denbora izigarri bat non, uste beitzuen denek galdu behar zutela. Bañian eskapatzen dire mirakuluz bezala.

Biaiya in eta heldu da etxerat. Erraten du emazte hari izatu dituztela denbora tzarrak eta bizi zen kontent. Ez du ikhusten gehiago ethortzen lehengo pobre xahar hura. Erraten dio bere emazte hari iyan hil den. Erraten dio ez dakiela zer billakatu den.

Egun batez bazualarik pasaiyetarat atzematen du gizon xahar hura eta galdetzen dio nola ez den bada gehiago ethortzen haren etxerat. Erraten dio nola andreak erran zigoen holako egunetan, ez zuela balio gehiago gatea, erranen zuela berak gure aita eta agur maria hura. Erraten dio ethortzeko lehen bezala.

Badoha etxerat koleran eta kasatzen du bere emaztea erraten digoelarik:

—Ikhasten duzunian gure aita eta agur mariaren baligoa ethorriko zare etxerat.

Badoha beraz gan, gan, gan, eske, eliza guzietan arrastatuz eta aphezeri galdetuz othoitz haren baligua, bañian hainbertze denboraz nihork ez zuen lagundu. Badabilla bethi belarra sortuba bere ganean, zikiña yarrian, errestan. Bazabillan bethi. Badohalarikan oihan batean, atzematen du fraide xahar bat. Erraten dio hari ere nola dabillan gure aita eta agur mariaren baligua jakin nahiz eta nihork ez digoela erraten eta harek ez dakien bada.

Gure fraideak erematen du berekin zerurat, handik ifernurat, gero purgatoriorat. Han ikhusten du su ttiki ttiki batentzat egiten oiu miñ batzuek, su handia zutenek bañion gehiago eta erraten dio fraideak, gure aita eta agur maria batekin su ttikia duen hau ganen da zerurat, bañian nehork ez dio erraten eta horren sofrikariak dire hain miñak. Emazteki harek erraten ditu berehala eta salbatzen du arima hura. Fraideari millaka eskerrak eman eta abiatzen da bere etxe alde bethi eske.

Noizbeit arribatzen da. Galdetzen du karitatea. Neskatuak ematen dio. Galdetzen du orañion gab hartako leiorra. Neskatxak erraten dio ezetz. Bañian hala othoizten du zoko batean bederen utz dezan non badoha nausiari erraterat. Nausiak erraten dio:

—Gurea ere badabilla nonbeit.

Sar araz dezala sukalderat eta eman afaiterat. Neskatxak ematen dio. Muthiko hek han zabiltzan haren ingurutan. Emazteki harek iten zioten begitarte harek eta urbiltzen ziren bethi harenganat. Neskatuak erraten diote haurreri ogerat gateko tenorea dela eta haurrek erraten diote emazteki harekin gan nahi dutela ogerat. Neskatuak ezetz. Haurrek baietz. Badoha nexkatxa nausiari erraterat zer pasatzen den eta nola emazteki hura zikiñak jana den. Nausiak erraten dio:

—Hola nahi badute, emazu emazteki hori maño batean, ungi salboñia dadiela, emanen diozkatzu athorra eta gañeatiko arropa guziak garbiak eta emanen dituzu holako geletako ogean.

Egiten du nausiak erran bezala eta badohazi ogerat. Biharamunian, nagusia goiz jeiki eta badoha kurri bere pasaietaren iterat, haurrak orañion ogean zirelarik. Bide puska bat in duen onduan aditzen ditu ezkillak errepikaz (denbora hartan ezkillak beren beitarikan jotzen hasten ziren, zerbeit gauza espantagarriren anontzatzeko. Galdetzen du:

—Non da? Zer da?

Nihork ez zakien eta mundu guzia athetarat eta leiotarat atheratuak ziren. Badoha bere etxerat oroiturikan bezperan zer pasatu den bere etxean. Arribatzen da eta galdetzen du iyan haurrak jeiki diren. Erraten dio neskatxak ezetz. Badoha gela hartako atherat eta ikhusten ditu argi handi batzuek. Idekitzen du athea eta ikhusten du gela guzia argitua. Ezagutzen du bere emaztea duela han, bañian hilla bere bi haurren erdian eta hekiek ere hillak. Pentsazue aita haren xangriña, ikhustea bere haurrak hillak.

Egortzen du bere neskato bat lasterka aphezen billa ez beitzakien zer billaka. Heldu dire aphezak. Suprenituak dire han pasatzen diren gauzez eta emazteki harek beitzuen liburu bat eskutan nahi zioten hura kendu, bañian nihondik ez zuten posible. Erraten diote senarrari iyan entsaiatzeko, iyan hari utziko digoen hartzerat. Urbiltzen da eta liburua hartzen du batere bortxarikan gabe. Arritubak dagozi denak. Liburu hartan zen zer penak sofritu zituen etxetik egorri zutenetik eta zer gosta zitzaioen gure aita eta agur mariaren baligua ezautu arte.

Jaun hura prestua zen lehen ere eta karitatosa bañian gauza hori ikhusiz geroz izan zen orañion prestuago bere etxeko neskatxa arroskoak beitzituen konbertitu, eta prestutu ziren arras.

Ni ere herri hartan nintzen ezkillak ari zirenian. Gan nintzen etxe hartarat, bañian ezin hurbildu nintzen gela hartarat hainbertze jende beitzen han.