Multilingual Folk Tale Database


Information

Author: Wentworth Webster - 1877

Original version in Basque

Country of origin: Spain
  - Region: Basque Country

Translations

There are no translations available for this story

Add a translation

Bi mandozainak

Wentworth Webster

Asko munduan bezala baziren bi mandozain. Bakotxak bazituen zazpi mando. Bazoazin bere manduak kargatuak merkaturat. Egiten dute parigo bat eta galtzen zuenak galtzen zituen bere zazpi manduak. Irabazten du batek parigua, bainan ez bide zuzenez. Tronpatu zuen. Alere ematen diozka mandoak.

Galdu zuena familiako aita zen haurrez kargatua. Ez zakien nola in bere etxerat gateko, halako pena zuen gertatu zitzaioenaz. Zer egiten du? Etxerat gateko pasatu behar zuen zubi batetikan. Badoha haren azpirat han pasatuko duela gaba. Gaberditan aditzen du bozaz leher. Sorginak heldu ziren akelarrerat. Batek fusta, bertzeak husta, han hari ziren dantzan atabal soñuz. Ungi jostatu direnian erraten du batek holako etxetako etxeko andria zazpi urthe huntan ez dezaketela senda. Zernahi iten dute. Bañian ez dute sendatuko atzeman arte elizako athetan, arri baten azpian zapo batek agoan atxikitzen duen ogi benedikatua, etxeko andre hari jan arazi arte.

Gure mandozainak ungi ikasi zuen sorgiñ harek erran zuena eta gan zirenian handik, badoha bere etxerat. Ez dio erraten andreari mandoak galdu dituela. Piska bat beztitu eta badoha gan, gan, gan, etxeko andre eri haren etxea atzeman arte. Arribatzen da eta galdetzen du ostatu piska bat, biyaiyetan dabillala eta iyan utziko duten pausatzerat zenbeit egun. Erraten diote baietz.

Ikhasten du andria eri dutela eta zernahi xautzen dutela hura ezin senda araziz. Gure mandozainak erraten diote:

—Nahi duzube ikhus dezadan? Nik ere zerbeit iñen dut naski.

Sar arazten dute. Ungi billatzen du andria eta erraten dio:

—Orroitzen zare orai duela zazpi urte nola botatu zinduen mesprezio batekin elizako athetan ogi benedikatua?

Erraten dio baietz.

—Geroztikan zapo batek han dauka bere agoan ogi hura eta ez zare sendatuko hura jan arte.

Senarra partitzen da kusian mandozainarekin harek erran bezala. Atzematen dute arri baten azpian zapo hura bere ogiekin. Hartzen diote. Erematen dute etxerat. Ungi garbitu eta ematen diote jaterat etxeko andreari eta hura jan orduko sendatua da. Pentsazue hekien bozkarigua.

Arras aberatsak beitziren, senharrak erraten dio galde dezala nahi duen guzia, izanen duela. Mandozainak erraten dio ungi kontent litakela zazpi mando balitu, hekiek galduz dabillala. Erraten dio etxeko jaunak ez dela deusik zazpi mando harentzat. Ematen diozka zazpi mando eder eta sehurik bertze zazpi erosteko handizki dirua. Ungi kontent zen gure mandozaina. Ez beitzuen urgullurik asi zen lehen bezala tratuan.

Ikhusten zuen maiz mandoak ebatsi ziozkan mandozaina, bañian bere hamalaur manduekin ez zen urusago. Eritasuna eman zitzaioten eta ethorria zen lauetarat eta handik laster denetaz gabetu zen. Badoha bertze mandozainarenganat eta galdetzen dio nola egin duen bada mandoak izateko, hura lehen zen bezela dela. Erraten dio:

—Hua holako zubi azpirat. Nik han ikasi nikan non atzemanen nituen nere mandoak eta hik ere ikasiko duk naski zerbeit.

Badoha gure gizona. Gaberditan heldu dire sorginak harrabots hañitzekin, atabal eta tanburin soiñuz. Ungi kontent ziren guziak. Iten dute dantza aldi bat eta erraten du batek:

—Holako etxekandre sendatu da. Norbeit ethortzen bide da hunarat, guk zer erraten dugun aditzerat. Behar dugu zubi azpi hori ungi billatu.

Badohazi guziak eta han atzematen dute gure mandozaina. Ez zitaken nihon gorde. Batek jo, bertzeak pusa, han ibili onduan, botatzen dute urerat eta han finitu zen gure mandozain tronpatzailea. Bertzea bizi izan zen lanian, aberats eta urus bere familiaren erdian.

Orduan bizi nintzen zubi haren muthurrean etxe txiki batean. Aditzen nituen arrats guziez eta aditu nituben mandozaiñaren plainoak.