Multilingual Folk Tale Database


Information

Author: Wentworth Webster - 1877

Original version in Basque

Country of origin: Spain
  - Region: Basque Country

Translations

There are no translations available for this story

Add a translation

Abenan

Wentworth Webster

Bazen errege bat osoki pusanta. Aditu zuen bazela oihan batean printzesa bat ezkantatua eta desira handia zuen hura beretzat izatea. Bazuen bere ingurutan jaun gazte bat bertze guziak bañion maiteago zuena. Izena zuen Abenan. Erraten dio hari zer desira zuen eta har zezala nahi zuen erreximendua eta gan behar zuela andre gazte haren billa. Erraten dio ez duela erreximendu beharrik, ganen dela bere zaldien gañian, bere ezpata eta xakurra hartu eta.

Partitzen da beraz erran bezala. Bazoalarikan ikhusten du uso bat segadetan hartua, bele batek jaterat zuala. Badoha eta bere ezpatan pasatzen du belea eta ematen libertatea usoari. Badoha aintzinerat. Ur egi batean pasatzean ikhusten du arrañ bat uretikan kanpo. Hartzen du eta ematen urerat.

Badoha oraiñon aintzinerat. Ikhusten du billigarro bat egalak biyurtubak ezin airatuz dagoela. Badohakio, antolatzen diozka hegalak eta uzten du airearekin. Bazoan bethi gan, gan, gan. Arribatzen da jauregi baterat oihan tartetan. Sartzen da eta galdetzen du andrea. Neskatxak badagotzi jaun gazte hari beira. Andrea heldu denian erraten diote iñ dezaten beren lana aintzina. Ez dela pulit hola egotea beira jaun gazteari. Abenantek erraten dio nola den ethorria holako erregeren partez haren billa. Bere andre nahi duela egin. Erraten dio printzesak:

—Galduetan ethorri zare hunarat. Ezin hilki nintake jauregi huntarik. Tartaruen eta mustroen azpian naiz. Ito nintzakete athera banintz, beititut eskas hiru gauza. Lehenikan badut holako itsasotan erreztun balios bat eta hura behar nuke.

Abenan partitzen da kuraia handirekin. Bazagoen uraren bazterrian tristeki noiz eta agertzen beitzaio arrañ eder bat ekhartzen zuelarik bere agoan erreztun bat eta erraten dio:

—Bizia salbatu beinauk egun batez ematen deat saria.

Abenan lorietan, badoha printzesarenganat. Erraten dio:

—Ungi da bañian ez da oraiñion aski. Behar nazu holako tokitarikan ekharri uso bat bizia.

Badoha berritz ere eta agertzen zaio bizia eman zigoen uso hura erraten digoelarik:

—Ni naiz zuk behar duzun uso hura.

Badoha berritz ere printzesarenganat. Erraten dio:

—Ungi da bañian. Orañion gastuenak eskas dituzu ur gaztetzen duena eta ur hura gardatzen duen Tartaro izigarri haren buruba behar nazu ekharri.

Ematen dio anpolla bat betetzeko.

Abenan badoha tristerikan. Ez zakien nola iñ behar zuen. Pozuak erraten zigoen bidean harek lagunduko zuela Tartaroen hiltzen eta har zezala kuraia. Bazoazilarikan hola heldu zaio billigarroa. Kentzen dio eskutik anpolla, betetzen dio eta ematen. Ikhusten du harekin batean mustro izigarri bat bañian badu kuraia. Hasten dire kolpeka eta Abenan gaizua gelditzen da bitorios, pikatzen du buruba eta heldu da fierrik printzesarenganat.

Ur hura hartu eta printzesak ematen dio jauregi hartan zen jaun xahar bati. Berak ez zuen beharrik zeren izar bat bezin ederra beitzen. Deusen eskasikan ez beitzen jauregi hartan, andre gazte hura ematen da karrosa eder batean, lau zaldik erematen zutela, Abenan karrosaren sahetsean bere zaldi gañean segitzen zuen.

Arribatzen dira erregerenganat. Pentsa azue zenien kontent zen errege! Ezkontzen dire berehala. Erregek maite zuen bethi Abenan. Bere mahañian jar arazten zuen. Bertze jaunek hartaz jelosia handia zuten eta erraten diote erregeri Abenantek erran duela nahi izan balu izanen zuela andre gazte hura harek bañion lehenago eta holako gauza franko hala ez zirenak. Erregek koleran eman arazten du preso.

Zenbeit urteren buruban errege hiltzen da kolpez. Andre harek xangrin handia zuen. Egotu zen lau urte batere hilki gabe bere palaziotik. Denek behar beitute fin bat egun batez ilkitzen da eta badoha presondegien gibelerat pasaietarat, handik nihork ez zuela ikhusiko. Han zagoelarik aditzen du boz bat erraten beitzuen:

—Non zare ene errege maitea? Zato nere atheratzerat presondegi izigarri hontarik. Nik zer in zaitut bada hola gaztigatzeko. Hola uzten balin banazu lasterrik akabo izanen naiz eta jadaneko harenbertze sofritu nuen zuretzat, zure andre hoin maite duzun horren ekhartzeko.

Printzesak hori aditu eta ez du dudarikan egiten bertzerikan ere Abenant han dela. Egiten dio oihu:

—Abenant! Zu zare hor?

Erraten dio baietz. Printzesak ez zakien zer billakatu zen, hain urus zen bere jaunarekin non ez zen behin ere okupatu zer billakatu zer Abenan. Erraten dio berehala zer pena duen jakitea hoin malurus dela; egorriko diozkala etxerat gan orduko behar dituen gauza guziak, palazio batean bezin ungi izan dadien. Errege hil dela eta han egon behar duela orañion urte bat. Banian ez griñatzeko. Deusen eskasik ez duela izanen.

Urtearen buruban erran bezala libratzen du eta hartzen bere errege eta bere jauntzat. Arras urus bizi izan ziren eta ungi irabazia izan zuen gure Abenan gaxuak.