Multilingual Folk Tale Database


Information

Author: Wentworth Webster - 1877

Original version in Basque

Country of origin: Spain
  - Region: Basque Country

Translations

There are no translations available for this story

Add a translation

Debruaren adina

Wentworth Webster

Baziren jaun andre batzuek. Pobreak ziren. Gizon hura bazagoen bide kurutze batean tristerik. Heldu zaio jaun bat eta erraten dio zertako den hain triste. Erraten dio bizitzekorik ez beitu. Erraten dio:

—Emanen zaitut nahi duzun bezinbat diru pentsatzen baldin baduzu debruaren adiña holako denboretako.

Gizona badoha kontent. Erematen du bizi urus bat bere emaztearekin. Deusen eskasik ez zuten. Handieñian bizi ziren. Bañian denborak gan eta denborak ethorri, gizon hura oroitu zen ez zela batere oroitu debruaren adiñaz. Gogoetatzen da. Emazteak galde egiten dio zer duen bada, iyan ez den bada urus. Deusen eskasik ez dutela. Zertako den beraz triste.

Erraten dio nola aberastu zen eta zer kondizione egin zuen jaun batekin. Emazteak erraten dio:

—Hori bertzerik ez baduzu ez da hori deusik. Sartuko zare barrika bat eztitan. Handik lekora lumazko bertze batean eta hala jauntzia ganen zare bide gurutze baterat eta egonen zare han debrua ethorri arte. Emanen zare laur paten gainean eta hala ibilliko kurri haren ingurutan. Pasatuko zare ere haren istape tartetan.

Gizonak egiten du emazteak erran bezala. Heldu zaio debrua eta urruntzen da harenganik eta gure gizona badohakio ondo ondorat. Debrua ikharaturikan erraten dio:

—Baditut horrenbeste urte eta ez dut orainion ikhusi holako alimale izigarririk.

Gure gizonak aski aditu zuen. Gan zen lasterka bere etxerat. Erran zigoen emazteari ez zutela gehiago deusen eskasik izanen. Harek erran bezala sorgiña balin bazen ere in zuela eta ez zela gehiago debruaren beldur.

Bizi izan ziren aberats eta urus eta ungi bizi izan baziren ungi hil ziren.