Multilingual Folk Tale Database


Information

Author: Jean de La Fontaine - 1668

Translated into Basque
  by Jean Baptiste Arxu - 1848

Source: La Fontainaren (nr. 04)

Original title (French):
Le Loup et le Chien

Country of origin: France

Translations

Basque - aligned

German - viewaligned

Polish - viewaligned


Add a translation

Oxoa eta hora

Jean de La Fontaine / Jean Baptiste Arxu

Oxobatek etzuen
Ezur eta larru baizik,
Zeren horetan beitzen
Ardi beghirazale honik.
Oxo horrek buru du eghiten
Hor ghizen eta azkarbatekin,
Bere bidetik jalkiarekin.
Morde oxo horek, gogo honez.
Hortz kaldubat eman liozu,
Bena bere indarer fida eztuzu,
Alanhora azkar zelakoz hortzez.
Buztana sabel pian,
Aphalzez jiten da hora gana;
Han sartzen solazian,
Bai eta galtazen
Zoin ghisatako den haren jana,
Nolaz hain ghizen den.
—Nahi baduzu,
Jaun ederra, izan ni bezain ghizen,
Ahal dukezu,
Erraiten dero txakurrak;
Utzatzu behala oihanak,
Eghiazki, onghi dukezu eghinen.
Han zure lagunak gossez tuzu hilzen,
Mehe eta debru txar dituzu.
Zer, Jainko jauna! jateko poxibaten
Bilhaiskan ari beharduzu!!
Ori, behala zato eneki,
Biziko zirade hobeki.
—Zer behar duket eghin? dio oxoak.
—Deusik kasik, erraiten dero horak,
Txanpa eghin makila duten guzier,
Eta athez athe joaiten diener;
Balaka etxekoak, balaka nausia;
Holatxet jateko zuk dukezu asia,
Oilla eta urzo ezurrez.
Bozturik oxo hau hasten da nigarrez.
Bazoatzalarik
Horaren lephoa aghertzen da zaurthuriz.
Zer duzu hor? oxoak erraiten du.
—Deusere. —Zer! deusere? —Gaiza guti.
—Bainan oraïno? —Nikezu estekak zaurthu,
Beharbada. —Estekatzen zutie?
Noat nahi joan ahal etzitie?
Egunaz, gauaz eta bethi?
—Ez bethi ez, bena zerdu horek eghiten?
—Zer eghiten dien?
Hanitz, jauna, hanitz horek eghiten dizu.
Zure apairu ederren mengoa enuzu.
Ordian oxoa lasterrez joan zen
Eta oraïdano lasterka da ibilzen.