Multilingual Folk Tale Database


Information

Author: Jean de La Fontaine - 1668

Translated into Basque
  by Jean Baptiste Arxu - 1848

Source: La Fontainaren (nr. 09)

Original title (French):
Contre ceux qui ont le goût difficile

Country of origin: France

Translations

Basque - aligned


Add a translation

Konseilia arathoek etxekirik

Jean de La Fontaine / Jean Baptiste Arxu

Gathubat, Rodilardo izenez,
Hainbeste aratho zoan erhaitez,
Zoin ezpeitzen bat aghertzen hoietarik,
Guziak beitziren kasik ehortzirik.
Bizi zirenak bere xiloan
Ixil, ixila gosez zaudian;
Eta guziek, bere etxen
Erraiten umen zuten:
Rodilardo etzela gathua,
Bena onghi zela debrua.
Egunbatez urrun eta gora
Joan zelarik emaztekara,
Eta bere andria gatik
Marraskaz zagoelarik,
Aratho bizi zienak dia elhestatzen,
Xokobatetan, bere beharetan gainen.
Behala zaharrenak, suhurki,
Uste du eghinen dutela hobeki,
Lehen beno lehen Rodilarti
Ezartez xinxilabat lephoti;
Holaxet, gherlarat datenian joaiten,
Hura dutela enzunen, eta lurperat aisa eskapiren.
Bakoitxak Jaun zaharrenaren
Aiphamendua du laidatzen,
Eta beste medio hoberik ez edireiten.
Xinxilaren ezartia zen gaisto.
Batak dio: ni eniz joanen, eniz hain asto.
Bestiak, nik enakike ezarten.
Elgar dute uzten, eta deusik ez eghiten.
Hanitz konseillu dut ikhussi
Ez arathoen, bena bai kalongen.
Behar da aiphamendu bat hassi?
Khortea erakustlez da bethatzen.
Gauza behar deia eghin?
Nihor ezta edireiten.