Multilingual Folk Tale Database


Information

Author: Jean de La Fontaine - 1668

Translated into Basque
  by Jean Baptiste Arxu - 1848

Source: La Fontainaren (nr. 15)

Original title (French):
Le Coq et le Renard

Country of origin: France

Translations

Basque - aligned

Polish - viewaligned


Add a translation

Oillara eta haxeria

Jean de La Fontaine / Jean Baptiste Arxu

Adarbaten gainean
Beha zagoan
Oillar zahar bat, mosko honekoa.
Anaie, erraiten dio, botza eztiturik
Haxeribatek, hau diala hitz bakezkoa;
Eztiagu izanen ghehiago samurrik,
Jiten nuk erraitera hiri;
Eraix adi,
Besarka hezadan, berant eztezala,
Othoi, eghin behar dudala,
Jakin ezak, egun hogei lekoa.
Hik eta hire lagunek
Ziren eghitekoak eghitzie;
Loxa ukhen behar eztuzie;
Haxeriek,
Ziren anaiek,
Zerbutxaturen zutie.
Gaur, su berri eghizie.
Bena aigu, anaiaren
Amodiozko potaren
Hartzera. —Adixkidia, deio oillarrak,
Zer berri honak
Deiztadan ekharten!
Eghiazki, dohaxu naik eghiten?
Hanxet, bi txakur tiat ikhusten,
Honat lasterka beitira jiten
Berri horen ekhartera,
Meziaren eghitera.
Iguriak, eraisten nuk;
Lauak besarkaturen gutuk.
Adio, adio,
Haxeriak dio,
Ene bidia
Duk luzia;
Beste aldi batez
Eghiteko horrez
Gutuk minzaturen;
Eta lasterrez da joaiten
Bere buriaren kontra samurrik.
Oillar zaharrak biozetik
Erri eghin du haren loxaz.
Bethi ere beita plazer handia
Amarrutxien atzamaitia
Bere xederetzaz.