Multilingual Folk Tale Database


Information

Author: Jean de la Fontaine

Original version in Basque
  by Jean Baptiste Arxu

Source: La Fontainaren (nr. 20)

Country of origin: Spain
  - Region: Basque Country

Translations

There are no translations available for this story

Add a translation

Haxeria eta akherra

Jean de la Fontaine / Jean Baptiste Arxu

Haxeria bidian zoen
Bere adixkide akherrareki;
Honen adarrak gora ziren ederki:
Bena etzien ikhusten
Sudurra beno hurrunago.
Bestia falsukeriako
Igaran zen nauzia.
Biek zuten egarria.
Phuzubaten barna eraixi ziren
Eta urrez asia edan zuten.
Haxeriak akherrari dero erraiten:
Hemen oraï zer dugu eghinen?
Edatia eztuk aski
Hementik behardiagu jalki.
Alxa itzak
Hire zanko aitzinekoak
Eta adarrak;
Harrisiari
Huillant adi.
Hire bizkarraren gaineti
Igaranen nuk adarretara:
Eta hanti
Aisa joanen nuk gora;
Zilo hontarik ghero
Hi hait idokiko.
Akherrak derio: —Ene fedia!
Hire izpiritua
Duk handia!
Hi bezalako gentiak
Nitaz dutuk laidatiak.
Egundano nik enia jakinen
Hementik nola ghinen jalkiren.
Haxeria jalkitzen da phuzutik
Bere laguna han utzirik.
Gainera heltu denian
Erraiten derio: ago pazenzian:
Bidarrian bizar dian bezain zenzu
Izan balinbahu,
Phuzu hortarat ehinzan eraixiren
Eta hor ere oraï gheldituren.
Adio, ni hortik kanpoan nuk;
Jalki adi hi ere, ahal baduk.
Badiat zonbait eghiteko,
Eta bidian egoiteko
Eztiat denborarik.
Urhenziari so ghitia da hobenik,
Gauza guzietan
Txipienetan, handienetan.