Multilingual Folk Tale Database


Information

Author: Jean de La Fontaine - 1668

Translated into Basque
  by Jean Baptiste Arxu - 1848

Source: La Fontainaren (nr. 24)

Original title (French):
Les Loups et les Brebis

Country of origin: France

Translations

Basque - aligned

Polish - viewaligned


Add a translation

Oxoak eta ardiak

Jean de La Fontaine / Jean Baptiste Arxu

Mila eta zenbait urtheren burian
Oxoek ardienkin bake eghin zian;
Arauz bi alderdien
Probetxia beitzen,
Oxoek jaten bazuten
Ardi herratiak,
Arzaiñek zuten eghiten
Oxo larruz arropak.
Batek libertaterik
Etzuten bazkatzeko,
Ez bestek tenorerik
Odol ixurtzeko.
Loxaekilan ziren
Bere honaz gozatzen.
Eghin zuzten beraz bakiak,
Elgarri ere eman ordariak.
Bere humeak ardier
Eman zuzten oxoek,
Txakurrak aldiz oxoer
Eman zuzten ardiek.
Arteko hartuek
Eghin zuzten kanbio hoiek.
Denbora llaburen barnen
Oxo humeak handitu ziren.
Egun batez, hurrun koraleti
Zielarik arzaiñak,
Axuri ghizenenak
Hilik, oxoak olharen ondoti
Lasterrez doatza oïhanen barna ,
Ahoan harturik nork bere jana.
Lan horen berriak
Oxo aiten beharriak
Enzun zutien. Hoien hitzemanian
Txakurrak lo ziren; Gauaren erdian,
Senditu gabetarik,
Ithorik,
Laurdenkaturik izan ziren.
Bakhoitx bat ezkapi ez umen zen.
Ikhusten dugu hemen
Gaiztoer gherla emaitia
Zenbat bethi hon den.
Gauza hona da bakia,
Bena zer eghiten ahal du
Exaiak hitzik ezpa du?