Multilingual Folk Tale Database


Information

Author: Jean de La Fontaine - 1668

Translated into Basque
  by Jean Baptiste Arxu - 1848

Source: La Fontainaren (nr. 38)

Original title (French):
Le Coche et la Mouche

Country of origin: France

Translations

Basque - aligned

Polish - viewaligned


Add a translation

Esne salzalia eta kotxia

Jean de La Fontaine / Jean Baptiste Arxu

Maillaitak, kotxu bat burian
Jaririk kapete gainian,
Uste zuen lerratu gaberik
Helturen zela
Bai hiriala.
Arhin, eta zaia llaburturik,
Urhax handiz bazoen;
Zeren ezari beitzuen,
Arhinxago
Izateko,
Kotapeko meheak,
Espartiña xotilak
Gure esne salzaliak,
Holaxet beztitiak,
Gogoz kondatzen zuen
Bere esne-kotxuaren
Saria.
Diria
Zuen behala ezarten
Ehun araultzetan,
Oillo koroketan.
Maillaitaren gogoak
Edertzen tu gauzak.
Botzturik berak zioan:
Eghiaz, gure etxe aldian,
Oilloen haztia,
Hen handiraztia
Date gauza ttipia.
Haxeria xotil duken
Ezpadein oilloz aski uzten
Xerri baten erosteko.
Urde honek ghizenzeko
Behar diken zahi guti:
Hartu beitut aski handi.
Txino hori hik salzen badun,
Urhe ederrik izanen dun
Erosteko behi xahaldun baten.
Xahala jauztekan
Idi saldo erditan
Diñagu guk ikhussiren.
Maillaita hortan gainen
Bera da jauziz hasten.
Esnea lurrerat erortzen.
Adio, xahala, behia,
Araultziak eta urdia!
Hontarzun hoien andria
Hontarzuna lurrerat ixuririk,
Beghiak nigarrez bustirik,
Beldurreki makhilaren
Ghizona gana joan zen.
Buruz buru senharrari
Esnearen eman zeion berri.
Izan zen deithia
Maillaita kotxia.
Nork gogoz eztutu bazterrak joiten?
Nork Espainian eztu jaureghi eghiten?
Phettek, Manexek,
Esne salzalek,
Eta guziek,
Zuhurrek, erghelek.
Bakoitxa, beghiak zabalik,
Ametxez dago goizetik
Arraxerano;
Deus ghehiago
Hoberik ezta mundian.
Lurreko hontarzunian
Igherika gabilade
Guri beha baghirade.
Bai, bai, guziak
Dira guriak:
Ohoriak
Emastiak.
Eghiazki, nihau nizanian, azkhar niz,
Azkharagoer erran nahi dut bi hitz:
Erreghe naute eghiten;
Gentek nute maithatzen;
Khoroak turrustaz zitzaiztat jiten,
Bainan ni nihautan niza bai sartzen,
Johane niz edireiten,
Ni ninzan bezala lehen.