Multilingual Folk Tale Database


Information

Author: Jean de La Fontaine - 1668

Translated into Basque
  by Jean Baptiste Arxu - 1848

Source: La Fontainaren (nr. 48)

Original title (French):
Le Vieillard et les trois jeunes Hommes

Country of origin: France

Translations

Basque - aligned


Add a translation

Ghizon zaharra eta hirur muthil gaztiak

Jean de La Fontaine / Jean Baptiste Arxu

Ghizon zahar bat lantatzen,
Lautan-hogoi urthetan ari zen.
—Onxa orano etxe eghitia;
Baina adin hortan lantatzia
Zer erzokeria handia!
Zioten hirur muthil gaztek,
Haren aizo lehenek.
Jeinkoa! zer lan hortarik
Izanen duzu probetxurik?
Aitassoak beno
Zaharrago
Behar-zunuke izan.
Zeren (behar-dugu erran)
Beraz zure bizia
Gherozko lanez da kargatia?
Etzitela orhoit arren
Leheneko lanez baizik;
Utzatzu (onghi duzu eghinen)
Esparanxa luziak
Eta gogo handiak:
Hoiek dituzu guriak.
—Eztira ere zienak,
Eraiten de ghizon xaharrak,
Gauza berant jinak
Llaburdu bizia;
Zerentako hilzia
Ziren egunez,
Bai eta ere enez,
Bardin beita txostatzen.
Ziren orena eta enia
Ber thokian dirade egoiten.
Zoin gutarik zeru-arghiez
Azkenik da gozaturen?
Ehor mement batez
Segur deia izaten?
Ene haurren semeñoek
Zor ditazkete itzal hoiek:
Eztuzieia ghizon zuhurra
Besteren
Plazeren
Utzi nahi lan ghitera?
Lan honek plazer deit egun eghiten.
Bihar, zenbait aldiz, ni niz gozaturen
Ene lanaz, eta ahal diot arguia
Hanitz aldiz ikhus ziren
Hil-herri zilo gainen.
Zaharrak erran zien eghia:
Hirur muthil hoietarik bata
Itho zen zoelarik Ameriketa;
Bestiak gherlan, aitzindaria
Izan nahiz, galdu zien bizia;
Hirur gharena erori zen
Zahain batetarik
Enpheltatzen ari zelarik.
Zaharrak nigarrez izkiribatu zuen,
Haien kurutze gainean,
Nik hemen dudana erran.